Mostrando entradas con la etiqueta Konfidantzaren Pedagogia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Konfidantzaren Pedagogia. Mostrar todas las entradas

16/1/17

Arkitektura pedagogikoa

Utikan hormak ikasgeletatik

Ikasgela itxien ordez paretarik gabeko espazio irekiak bagenitu? Ikasmahai deserosoen ordez, aulki mugikorrak eta sofak? Giro hermetikoaren partez, kanpoko argia? Helburu hezitzaileek bultzatuta, gero eta ikastetxe gehiago ari dira arkitektonikoki eraldatzen. Maria Acaso irakasleak garbi du: ospitaleen antz gutxiago eta kafetegien antz handiagoa behar du eskolak. 

ARGIAn Mikel Garcia Idiakez @mikelgi, 2017ko urtarrilaren 15a
 
Paretarik gabeko eremu irekiak, ludikoak eta koloretsuak aurkitu ditugu Arizmendi ikastolako Uribarri eraikinean, Arrasaten (arg: Dani Blanco) 
Paretarik gabeko eremu irekiak, ludikoak eta koloretsuak aurkitu ditugu Arizmendi ikastolako Uribarri eraikinean, Arrasaten (arg: Dani Blanco).


Sartu eta berehala, benetako zuhaitzak ikusi ditugu ikastetxe barruan, eta ume bat adar gorenean. Ez al da eroriko? Gure kezka. Orain arte ez dutela ezbeharrik izan, haur bakoitzak neurtzen dituela bere ahalmen eta arriskuak eta goraino iritsi ezin daitekeenak ez duela goraino egingo, Izaskun Aranbarri irakasleak erantzun diguna. 0-6 urte arteko 150 ume eta hamar bat irakasle hartzen dituen Uribarri eraikinean gaude (Arizmendi ikastola, Arrasate). Bi solairu ditu eta espazioka dago antolatuta, baina espazio hauek ez dira gune isolatuak, eremu irekiak baizik, paretarik gabeak, ludikoak eta koloretsuak. Txoko ugari ikusi ditugu: eskulanak egiteko, material ezberdinekin esperimentatzeko, proiektuka aritzeko, jolasteko… eta lasai egoteko txokoa ere aurkitu dugu espazio guztietan, gortina gardenez babestua; barruan koltxonetak, kuxinak, liburuak, musika lasaia, proiektorea… “Haserre daudenean ere, hara joan ohi dira baretzera”, kontatu digu Aranbarrik.
Egiturek eta altzariek zailtasun maila ezberdinak dituzte, ikaslea bera joango baita probatzen, salto egiteko, igotzeko edo jaisteko duen abildadearen arabera. Areago, 0-2 urte artean daudenek arkitektonikoki egiten dute trantsizioa, nolabait: aldapatxoak banantzen ditu espazio lasaiagoa eta espazio konplexuagoa, eta aldapa igotzeko gai direnean, prest daude bigarren gunera joateko. Lasaitasuna bilatzen duen haurrak beheranzko bidea ere egin dezake. Labirintoak eta batik bat zuloak atzeman daitezke egitura asko eta askotan, espazio intimoak eskaintzeko asmoz: talde txikitan edo bakarka, zuloetan sartu eta euren kontura aritzea gustuko dute haurrek. Gurasoek ere badute beren eremua, seme-alabak uzten eta jasotzen dituztenerako, trantsizio modura. Beirate handiek eguzkiaren argia eta berotasuna sartzen uzten dute eta komun mistoak ere beiratez inguratuta daude, denon bistara. “Hemen ez dugu ezer ezkutatzeko”.

 
Txokoka antolatutako espazioak, lasai egoteko gunea, zailtasun maila ezberdineko azpiegiturak, intimitaterako zuloak nonahi... Arizmendin (arg: Dani Blanco)
Mistoak eta beiratez inguratuak, halakoxeak dira baita ere komunak Arizmendi ikastolako Arimazubi eraikinean. Beheko solairuan, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren maila daude. 88 ikasle eta lau irakasle finko dira eta solairu guztia da bat: beirate handiek bananduta, baina pasillo bakar batek elkartuta; irakasleen gela ere integratuta dago espazio berean. Eta anfiteatroa dute, harmailekin, talde osoa batzeko. Hurrengo erronka, akustika: sabaia jaitsi eta material bereziak erabiliz zarata zurrupatzea dute helburu.

Guztira 12 eraikin eta 3.000 bat ikasle ditu Arizmendik, Haur Hezkuntzatik Lanbide Heziketaraino. Duela zortzi urte hasi zituzten aldaketa arkitektonikoak eta gaur egun Haur Hezkuntzako sei eraikinak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailak birmoldatu dituzte, konfiantzaren pedagogiarekin koherentea den espazioa antolatzeko saiakeraren barruan. Lehen Hezkuntza osoaren eta Batxilergoko espazioaren moldaketan murgilduta daude une honetan; adin horietarako zer nolako espazioak nahi dituzten ari dira eztabaidatzen eta udan egingo dituzte obrak zenbait eraikinetan. Bigarren Hezkuntzako espazioak eraldatzea etorriko da gero. Txikitan abiatutako pedagogiari jarraikortasuna eman nahi diote goragoko mailetan ere, izan ere zer zentzu du umeekin proposamen berritzaileak lantzea, gero bat-batean ohiko eskema zurrunetara itzularaziko bada ikaslea?


15/1/17

Umearen-hazkuntza prozesuaren bi dokumental interesgarri RTVEren eskutik

Haur hezkuntzako irakaslea izateko prestatzen ari bazara, haur hezkuntza irakaslea bazara, edota besterik gabe, umearen hazkuntza-prozesua hobeto ulertu nahi baduzu, hemen dituzu aukera ezinhobe bi. Umearen bizitza ebolutiaboaren bi dokumental interesgarri RTVEren eskutik:

1. DOKUMETALA: La vida secreta del bebé 


Resultado de imagen de la vida secreta de un bebe

 

 

2. DOKUMENTALA: Un año en la piel de un bebé

 

 Resultado de imagen de la vida secreta de un bebe

21/2/16

Hazteko Haur eskola eta didaktika bat...


 
 "Habia una época en la que los educadores se hacían famosos porque daban razones para aprender; ahora se hacen famosos porque inventan un método", se lamenta Neil Postman (2000, p. 34, en Pujolas, 2010, p. 15), "dando a entender que preocupa más el qué y el cómo se tiene que enseñar (la didáctica, que, cuando se desvincula de la filosofía de la educación, se convierte en un simple didactismo vacío de contenido teórico), que el porqué y el para qué se enseña" (pp. 15-16). "Detrás de cualquier planteamiento didáctico hay, sin duda, una determinada manera de entender el proceso de enseñanza-aprendizaje" (Pujolas, 2010, p. 20).

Konfidantzaren  pedagogiak, beste gaur egungo zenbait ikuspegi pedagogiko bezala (Pikler-Lockzy adibidez) uztarketa polita egiten du hezkuntzaren filosofia eta praktikaren artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak atseginak, sakonak, indibidualak eta kolektiboak izan daitezen.

Pujolàs, P. (2000). Aprender juntos alumnos diferentes: los equipos de aprendizaje cooperativo en el aula. Barcelona: Octaedro. 2016-02-21ean eskuratua http://www.octaedro.com/pdf/10062.pdf. 
Cristobal, R. (2010). El niño en la mirada del conocimiento: una pedagogia de la confianza. La Infancia.
Larrea, Iñaki (2007). Desarrollo y escuela del niño de 0 a 3 años. Tesi doktorala. 2016-02-21ean hemendik eskuratua: https://www.educacion.gob.es/teseo/imprimirFichaConsulta.do?idFicha=139646

13/12/13

Nire irakasle identidadea ezagutzen...

Teknologia berrietan oinarritutako irakaskuntza ikaskuntza prozesuek ekartzen dizkiguten hausnarketa pedagogikoetan askotan arriskuak eta beldurraren pedagogia bat (ziberbulling-a, identitate ordezkapenak, birusak, dependentzia, gehiegizko kontsumoa,...) azalerazten dira.
Etorkizuneko irakasleen IKT prestakuntza prozesuetan, gu bizitzen ari garena kasu, premiazkoa da irakasle eta ikasle gisa pertsona osoak bilakatzea. Urgentea da gure burua zaintzen ikastea eta barne autoritatearen aukerak behatu eta deskubritzea.
Hausnarketa honetan sakontzeko orain dela bi urte ikasle talde batekin bizitako prozesuaren ondorioz sortutako komunikazioa helarazten dizuet.
Agian gure artean bizi izan dugun prozesu azkarrean gertatukoak ulertzeko aukera emango dizue:

Nire irakasle identidadea ezagutzen

“Si no me conozco a mí mismo, no puedo saber quiénes son mis alumnos, los veo a través de un cristal oscuro, en la sombra de mi vida no revisada; y cuando no puedo verlos con claridad, no puedo enseñarles bien. Cuando no me conozco a mí mismo, no puedo conocer mi materia; no en los niveles más profundos del significado asumido y personal”
Palmer (1998, p.2)

7/11/12

Familia, eskola eta nortasunaren garapena haurtzaroan

Asteburu honetan (2012ko azaroak 23-24), Vitoria-Gasteizko IV. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu dira:

 "Nortasunaren eraikitze orekatuak zerikusi zuzena izaten du bizitzaren lehen urteetan bizi izandako atxikimendu eta segurtasun afektiboarekin, eta baita haurrak gertuko helduekin izaten dituen harreman bereziki garrantzitsuei esker, abian jartzen diren lehenengo sozializazio prozesuekin. Baina gaur egun beren egituratzean hain aldakor diren familiek zail izaten dute bermatzea, laguntzarik gabe, haurraren zaintza, arreta eta heziketa. Eta horri aurre egiteko, gure sistema sozialak bultzatu duen eskolatze goiztiarraren ereduaz gero eta familia gehiago ari da baliatzen. Sinetsita gaude egoera horren aurrean hausnartzeko geldialdia egin behar dugula, hau da, haurtzaroaren zaintza, arreta eta heziketa familia zein eskolaren artean partekatzeko beharraren inguruan hasiak diren eztabaida saioak zabaldu eta sakondu egin behar direla, hain zuzen ere".

Badirudi haurren eskolaratze goiztiarraren inguruan eztabaida mahai gainean dagoela. Errealiatatea da, inoiz baino gehiago, familiak eskolaren beharra duela umeen heziketarako eta honek eskolarentzat erronka berriak ekarri ditu. Parte hartu zuten aditu batzuen material batzuk atxikitzen dizkizut, momentu honetan niretzat interesgarrienak. Espero dut baliogarriak izatea.

Vicenç Arnaiz Sancho

Vicenç Arnaiz Sancho
 Dice de sí mismo: “Soy psicólogo y un apasionado de la educación. Me formé en los años 60-70 en la visión dialéctico-marxista y de esos tiempos quedó en mí el interés por comprender qué pasa
y por qué pasa.

Menorcako Ciutadella, 1952. Psikologian lizentziatua. Menorcako Arreta Goiztiarreko taldeko partaide. Ohiko kolaboratzaile Estatu mailako argitalpen pedagogikoetan. Grao argitaletxearen Guix d'infantil eta Aula aldizkarietako Zuzendaritza Kontseiluko partaide. Irakasleen trebatzaile eta pedagogia-ahokulari, haur hezkuntzaren alorrean bereziki. Aholkulari haurtzarorako heziketa-politiketan.

Argitarapenak:
 
Rafael Cristóbal Baldor

 

Medikuntzan doktore. Ginebrako Unibertsitatean Psikiatrian eta Psikoterapian aditua. Ginebrako Centre de Guidance Infantile-ko sendagile ohia. Haurren psikiatra. UPV/EHUan eta Mondragon unibertsitatean Garapenaren Psikologia irakasle. Arrasateko Arizmendi ikastola eta Bergarako Aranzadi ikastolako aholkularia. 
Azken argitarapena:(2010). El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza. Editorial de la Infancia. Aula Práctica.