Euskal Herriko Unibertsitatean zein beste Ikastetxeetan hasiera eman diogu jadanik ikasturte berriari. Udak usten duen zaporea ez ahazteko aurtengo Ikasbanar Kongresuan Koldo Saratxagak emandako hitzaldia konpartitu nahiko nuke. Hezkuntza ireki, berpentsatu eta berritzeko aberasgarria izango delakoan.
On egin!
Koldo Saratxaga
(2014-05-08), Hik Hasi:
Partekatzeak lehiatzeak baino lehentasun handiagoa izango duen
gizarte-eredua dut helburu kooperatiban eta hezkuntzan".
Harreman eredu berri bat aldarrikatzen du Koldo
Saratxagak (Sopuerta, 1947) hala kooperatibetan nola hezkuntzan. Pertsonek
garrantzia izango duten eredu bat bilatzen du, etika eta gardentasuna nortasun
ezaugarri izango dituen gizarte-eredu bat. Bere estiloaren ikurretako bat Irizar
kooperatiba izan da, eta gaur egun Ner group-en dihardu, baina hezkuntzan ere
egin ditu sartu-irtenak, bai irakasle bezala eta baita guraso bezala ere,
baina bereziki hausnartzaile gisa: “Nire iritziz, eskolak gaur egun baino
baliabide gehiago eduki behar ditu: profesional onenak eta, hala nola, garaian
garaiko behar material eta teknologikoak aseak. Gizartearen konfiantza eta aitortza
handia eduki behar ditu, sormen eta esperimentazio prozesu jarraia izan behar
da, eta taldeko lana bultzatu behar du, indibidualismoa gutxituz, partekatzea
balioetsiko duena eta ez lehiatzea”.
Hik Hasiko artikulua osoa hemen: http://www.hikhasi.com/albistea.php?id=896
No hay comentarios:
Publicar un comentario