20/12/23

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUen MAGIA?!

Mila esker guztioi ikaskuntzaren zailtasunei aurre egiteagatik eta esperimentazioaren lanean murgiltzeagatik... (Escuela hoy_Aprender a aprender).
Egin dituzuen lan eta ekarpenok, baliagarriak dira oso ikasgaiaren proposamen pedagogikoan sakontzeko eta irakasle eta pertsona bezala autoezagutza sustatzeko. Konpartitu dugun une eta ezagutzaren eraikitze indibidual eta kolektiboa, aberatsa izan da oso. Are gehiago, zuek prozesuan zehar izandako bizipenen inguruko gogoetak, irakasleen prestakuntzan etengabeko berrikuntza ahalbidetzeko ezinbestekoak dira. Alegia, guztion artean apaindu dugun espazioaren, ikasgaiaren, identidade birtuala zein irakasle identidadearen,..., arkitekturan eta gramatikan zer nolako konponketa eta hobekuntza beharrezkoak diren ezagutzen lagunduko digute. Zer nolako konponketak behar ditugu eskolan denok gustura sentitzeko eta ikaskuntza ahalbidetzeko?
  • Atearen tamaina egokia da,
  • baina lehioak behar bada gehiago zabaldu beharko lirateke etxea ondo aireztatzeko,
  • altzairuen antolakuntza nahasgarria da eta espazio zabalagoak mugimendua errazteko interesgarriak izan daitezke,
  • kolaborazioa berriz, orekatua izan da eta taldearen elkarreragina erraztu du,
  • agian, argiak jarri beharko genituzke gauean babestuago sentitzeko eta mamuak uxatzeko
  • erritmoak eta ekaitzek ez dute lagundu orkestaren sintonian,
  • eta.... 

"El cielo tiene las razones, la tierra sus riquezas, el hombre tiene su organización. Esto es lo que permite formar una triada" (Xun Zi, discípulo de Confucio).



No hay comentarios:

Publicar un comentario