18/10/17

"Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu"


 “Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi ez dituzten jardueretara. Eta horrek estresa, blokeoa eta desmotibazioa eragiten du; hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”.
Alicia Banderas psikologoa da mintzo dena, Niños sobrestimulados bere liburua kari (ume gainestimulatuak). “Estimulazioa oso ona da, baina estimulazio falta eta gehiegizko estimulazioa, oso txarrak. Umeek planifikatu gabeko tarteak eta jolas librea behar dituzte. Guraso askok uste du dena planifikatuta ez baldin badago ez dela produktiboa umearentzat. Baina jakintza barrutik sortzen da, ez kanpotik; ideiak prozesatu eta loturak egin behar dituena umea da, eta horretarako denbora librea behar du, edo etxean jostailuekin aritu, besterik gabe”.
Ez gozatu, ez barneratu. Saturatu.

Gehiago irakurtzeko hemen:   
  
(Mikel Garcia Idiakez, ARGIAn).

No hay comentarios:

Publicar un comentario