1/12/13

Ezinezkoa aukera bihurtu...

2. mailako Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza Graduetako lau taldetako ikasleak eta nik, urritik, ikaskuntza prozesu sakon eta zoroan murgilduta gaude...
Transitatzen ari garen bidea eta usten ari garen arrastoa nekagarria, azkarra eta batzuetan gogorra izaten ari da. Jadanik,  ikaskuntza sortzaile eta prozesu kolaboratibo honi amaiera emateko oso gutxi falta zaigu.

Nahiz eta irakaslearen diskurtsoan eta baita taldearen erantzunetan ere, askotan, tentsioa nabarmena den, talde osoa lan egiten eta sakonki ikasten ari gara. Gozamena eta asebetetzea noiz iritsiko zain.
Zuen prozesua irakasle gisa begiratzean, gero eta nabarmenago ageri da lana, ikastea eta gozamena eskutik joan daitezkela. Gero eta nabarmenago usten ari gara konexio hau posible dela. 
Ikaskuntzaren edertasuna agerian...

Moshe Feldenkraisek berak proposatutako metodoa ulertzeko hitzek sinbolizatzen duten bezala, "hacer lo imposible posible, lo posible fácil y lo fácil elegante".


Jadanik makina martxan dago eta geldiezina da...


No hay comentarios:

Publicar un comentario